Indartsu ekingo diogu ikasturte berriari Gaztean!

Entretenimendua izango da nagusi EITBko irrati gaztean gaurtik aurrera.
'dida!' laburpena: apirilak 6
Dida Gaztea: Jon Gotzon, Edurne Garmendia, Ainhoa Vitoria, Joseina Etxeberria

Hemen da Gaztearen programazio berria! Indartsu hasi nahi dugu ikasturte berria eta horretan saiatuko gara gaur hasita. Nobedade ugari prestatu ditugu musika onenaz giro bikainarekin gozatu ahal izateko.

Goizean goiz, ‘Dida’ saioarekin hasiko dugu eguna. 07:00etatik 10:00etara, Joseina eta koadrilak primeran pasatzen lagunduko digute. Aurten, gainera, atal berriz josita datoz.

Gauak xarma berezia izango du denboraldi honetan Gaztean eta, 22:00etan, astelehenetik ostiralera, ‘Akabo bakea!’. Amaia Artetxe eta Xabier Bolunburuk gidaturiko saio berria ipiniko dugu martxan. Orain, beraz, gauak ere gazteak dira. Gure entzuleengandik inoiz baino gertuago egon nahi dugu.

Horrez gain, entzuleen mezuek eta deiek toki propioa izango dute arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara, Itziar Alduntzinek gidaturiko ‘Ze martxa!’ tartean.

21:00etan, diskoari buelta eman eta ‘B Aldea’ zabalduko dugu. Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek bertako nahiz bestelako doinu onenak ekarriko dizkigute. Era berean, artista eta talde berriak aurkezteaz arduratuko dira.

Asteburuaren atarian, musika elektronikoa bilakatuko da Gaztean protagonista. Ibon Fernandezek aurkeztuta, ‘Pop Track’ saioa izango dugu entzungai ostiralero, 21.00etatik 22:00etara. Hilabetean behin, gainera, gonbiatu berezi batek Dj saioa eskainiko digu.

Gauerditik aurrera, Mark Brown DJa etorriko da gurera Ingalaterratik 'MYNK'saioarekin. Ibizako pistak astindu ostean, 02:00ak arte Gaztea girotuko du.

Asteburuan, inoiz baino Gazteago!!

Larunbatean dance aukera onena ekarriko digu Joseba Sacristanek 'Gazteago'-ri esker: David Guetta, Tiesto, Avicii, Bob Sinclar, Big Ali, Hardwell, Justice, Basto, Armin Van Buuren, Joachim Garraud eta beste hainbat.

Europako doinu entzunenak primeran ezagutzen ditu Arkaitz Basterrak. Argi utziko digu Pragatik egindako ‘Cool Klub’ saioan. 22:00etatik 23:00etara.

Jarraian, Armin Van Buuren disko jartzailea internazionalak bi orduz egingo du Gaztean musika aukeraketa 02:00ak arte.

Gaztean ezin gara rockaz ahaztu. Beraz, historiak emandako disko onenak ezagutuko ditugu igandero Fermin Etxegoienen laguntzarekin ‘Ekaitz perfektua’n.

Bestelako prosamenak ere eskainiko dizkizuegu Gaztean igande gauetan. Makalak beste mundu batera bidaia egiteko gonbitea luzatuko digu: erritmo tropikalak, Karibeko funk musika eta Afrikako dantzagarriena, ‘Boom Shaka Laka’ saioan.