Jonquil taldea The Black Bellesen ordez, BBK Live jaialdian

Larunbaterako iragarrita zeukan emanaldia bertan behera utzi behar izan du The Black Belles taldeak.
Jonquil
Jonquil

Azken orduko aldaketa bat iragarri berri du Bilbao BBK Live jaialdiko antolakuntzak. The Black Bellesek bertan behera utzi du larunbatean Kobetamendin eskaintzekoa zen emanaldia. Beraz, Oxfordetik datorren Jonquil laukoteak beteko du karteleko hutsunea.

Talde ingelesak hirugarren diskoa aurkeztuko du Bilboko jaialdian. Ordutegiari dagokionez, larunbatean izango dira entzungai Kobetamendiko hirugarren agertokian, 01:50ean. Ez dago beste aldaketarik egitarauan.