Mungiako lokala irabazle, aste honetako ''Lokaleroak'' saioan
Gainera, Iker Eigurenek eta Uxue Basagoitik Buatxabal kamiseta bat irabazi dute euren lokal gustukoenari botoa emateagatik.
Lokaleroak.
Zuen botoekin aste honetako "Lokaleroak" saioko lokalik gustukoena aukeratu duzue, eta, oraingoan, Mungiako lokala izan da nagusi 949 botorekin.
Bigarren tokian, Getxoko lokala geratu da, 490 botorekin; eta hirugarrenean, Mutrikukoa 437 botorekin.
Bestalde, Iker Eigurenek eta Uxue Basagoitik Buatxabal kamiseta bat irabazi dute bozketan parte hartzeagatik.
Mungiako, Getxoko eta Mutrikuko lokalekin emango diogu amaiera saioaren bigarren denboraldiari. Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!