John Talabot DJak girotuko du 'Pop Track' saioa
Punta-puntako disko-jartzailea da bartzelonarra gaur egun.
John Talabot
Denboraldia bukatzeko garaia heldu zaio 'Pop track' Gazteako saioari. Ibon Fernandezek gidaturiko tarteak ez du edonolako amaiera edukiko, izan ere, John Talabot DJ bartzelonarra gonbidatu dute ostegun gauean.
Gaur egun, erreferentea da musika arloan, eta, adituen arabera, 2012ko soinuak bere sinadura du. Era berean, musika-jaialdi esanguratsuenetan aritu da Talabot. Jakin-mina baduzue, egin bat Gaztearekin ostegun honetan, 23:00etan!