Azkena Rock jaialdiko kontzertuak ikusgai, EITB Nahieran atarian

Ekainaren 14tik 16ra Gasteizen izandako emanaldi onenak eskuragarri daude, baita ETB-3n eskainitako saio bereziak ere.
Azkena Rock Festival
Azkena Rock Festival. Argazkia: EITB

Azkena Rock jaialdiko kontzertuak ikusgai daude EITB Nahieran atarian. Beraz, Gasteizen egoteko aukerarik izan ez zutenek orain goza dezakete han entzudako rock doinuez. My Morning Jacket, Frank Turner & The Sleeping Souls, North Mississippi Allstars Duo, Rich Robinson Band, Gun eta Si Craunston taldeen zuzenekoak berreskura daitezke.

Horrez gain, ETB-3 kateak jaialdiaren inguruan jorraturiko saio bereziak eskuragarri jarri dituzte EITB Nahieran plataforma berezian, erabiltzaileek nahi dutenean ikusteko prest.