EITB Nahieran atariak lehen urteurrena bete du
Urte bete igaro da 2011ko ekainean EITB Nahieran ataria martxan jarriz zenez gero, eta zorionak eman nahi dizkiogu Gaztearen izenean. Euskal Irrati Telebistako edukiak eskueran jarri dituen plataforma indartsua da, norberak nonahi, noiznahi eta nahi duen gailua erabiliz, telebistako zein irratiko saioez gozatzeko.
Gazteei zuzendutako programazioak tarte zabala du EITB Nahieranen. ETB-3 kateko erreportaje bereziak eskuragarri daude, musika, joera berriak, teknologia eta abentura kirolak jorratzen dituzten piezak, hain zuzen ere.
Eduki horien arloan, Marea, Berri Txarrak, Bongo Botrako eta beste hainbat talderen inguruko erreportajeak daude ikusgai. Nabarmentzekoa da, guztien artean, Ziklox Garaialde taldeari buruzkoa izan dela ikusiena, orain arte.