Mursegorekin hizketan, gaurko 'B Aldea'n
Rafa Berriorekin joko du Homeless Music Festival jaialdian, ostiral honetan, Donostian.
Mursego
Gai ugari jorratuko dituzte aste honetan Gaztearen ‘B Aldea’ saioan Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek. Gaur, Maite Arroitajauregi izango dute bisitan. Izan ere, musikari eibartarra Rafa Berriorekin arituko da ostiral honetan Donostiako Homeless Music Festival jaialdian. Hori dela eta, emanaldiaren xehetasunak kontatuko dizkigu.
Horrez gain, Surfilm festival jaialdirako sarrerak zozkatuko dituzte astean zehar. Azkenik, gogoratu Gasteizko Azkena Rock ate joka dugula dagoeneko. Ekainaren 14tik 16ra izango da eta motorrak berotzen joateko, bonuak eskainiko dituzte datorren astean.