Delorentos eta Los Campesinos!, Kutxa Kulturen

Muturbeltz, Patta eta Sendaezinak, Gora Gora Kids, Lolas Club, Correos, Giranice, Inra, Peachy Joke, Naica eta Anai-Arrebak izan dira bertan jotzeko aukeratu dituzten Gipuzkoako taldeak.
Los Campesinos. Argazkia: Artxiboa
Los Campesinos. Argazkia: Artxiboa

Jaialdiak

Delorentos eta Los Campesinos!, Kutxa Kulturen

Muturbeltz, Patta eta Sendaezinak, Gora Gora Kids, Lolas Club, Correos, Giranice, Inra, Peachy Joke, Naica eta Anai-Arrebak izan dira bertan jotzeko aukeratu dituzten Gipuzkoako taldeak.

Aukeratu dituzte jada Kutxa Kultur jaialdiko atsedenaldietan taularatuko diren Gipuzkoako hamar taldeak. Hauetaz gain, Delorentos eta Los Campesinos! taldeak ere Igeldon izango direla baieztatu dute antolatzaileek.

Jaialdiaren bigarren edizio honetan, Gipuzkoako hamar talde hauek arituko dira bertan: Muturbeltz, Patta eta Sendaezinak, Gora Gora Kids, Lolas Club, Correos, Giranice, Inra, Peachy Joke, Naica eta Anai-Arrebak.

Musika independentearen jaialdia irailaren 7an eta 8an izango da, eta, besteak beste, The Horrors, Maxïmo Park, The Raveonettes, Love of Lesbian, The Whip, Russian Red (Belle&Sebastian taldeko musikariekin) eta Anari bertaratuko dira kontzertua ematera.

Kutxa Kultur jaialdirako sarrerak Kutxa sarearen bidez eros daitezke jada. Eguneko sarrerak 40 euroan jarri dituzte salgai, eta jaialdi osorako bonuak, berriz, 74 euroan.

Irailak 7, ostirala:

RUSSIAN RED (+ BELLE&SEBASTIAN) (18:00)
THE WHIP (19:40)
THE RAVEONETTES (21:20)
MAXÏMO PARK (23:10)

Irailak 8, larunbata:

ANARI (17:15)
DELORENTOS (18:00)
LOS CAMPESINOS (19:30)
LOVE OF LESBIAN (21:20)
THE HORRORS (23:10)