'Lokaleroak' lehiaketa: Iruñea izan da lehenengo asteko irabazlea
Bestalde, Amaia Aldanondo eta Juan del Castillo izan dira Buatxabal kamiseten irabazleak.
Lokaleroak
Dagoeneko abian da ETB-3ko ''Lokaleroak'' saioaren bigarren denboraldia eta iragan asteartean hiru lokaleko ateak ireki zizkiguten. Hain zuzen ere, Iruñeko, Bilboko eta Donostiako hainbat gazterekin egon ginen.
Gainera, denboraldi berria hasteaz gain, lokalen arteko lehiaketa ere abiatu dugu eta dagoeneko badugu lehenengo asteko irabazlea. Ia 800 boto lortuta, Iruñeko lokala izan da pasadan asteko lokalen artean bozkatuena. Bigarren tokian Bilboko lokala sailkatu da eta hirugarren, berriz, Donostiakoa.
Horrez gain, Buatxabal moda etxearen bi kamiseta zozkatu ditugu botoa eman duzuen guztion artean eta Amaia Aldanondo eta Juan del Castillo izan dira irabazleak.