Gaztea: 22 urtez irrati uhinak dantzan jartzen

1990eko martxoaren 21ean egin zuen lehen emisioa Gazteak, Euskadi Gaztea izenpean.

Gaur 22 urte bete ditu Gaztea irratiak. 1990eko martxoaren 21ean irrati uhinetara iritsi zen, Euskadi Gaztea izenpean, EITB taldeko irrati gazteena. Jakeline Barker esatariak egin zuen lehen emisioa eta orduan entzundako lehen kantua euskal kantugintza modernoko abesti klasiko ezinbesteko batekin egin zuen (orduantxe baitzen kantu horren garaia): Hertzainaken "Aitormena".

22 urtez milaka kantu, ahots eta algara irratiratu dugu Gaztean baina bertan egiten dugunon lan guztia ezerezean geldituko litzateke zuek irrati uhinen (eta gaur egun, Internet sarearen) atzean aireratutako guztia entzuten izango ez bazinate.

Mila esker 22 urte betetzen laguntzeagatik! Beste mordoska bat betetzen jarrai dezagun!!