Azken eguna, 'Dida' saioko mozorro lehiaketara argazkiak bidaltzeko

Mozorro dibertigarrienak Larregain sagardotegian hamar lagunentzako afaria lortuko du. Bihar goizean ezagutuko dugu irabazlearen izena!
Dida
Dida. Argazkia: EITB

"Dida" saioko mozorro lehiaketa azken txanpan sartu da. Orain arte argazki mordoa jaso ditugu eta mozorro eta argazki oso orijinalak iritsi zaizkigu.

Hain zuzen ere, inauterietan ateratako argazkiak jaso ditugu eta aspaldi iragarri genizuen bezala, irabazleak Larregain sagardotegian hamar laguntzako afaria lortuko du. Horretarako, garrantzitsua da argazki dibertigarriak eta alaiak bidaltzea eta gaur bukatzen da mozorro lehiaketan parte hartzeko epea.

Larregain Sagardotegia

 

Parte hartzeko baldintzak

Parte hartu nahi duzuen guztiok 5 mega baino gutxiagoko argazkiak bidali beharko dituzue, mezuan izen eta abizenak eta telefono zenbakia adieraziz.

Gaur bertan bukatuko da argazkiak jasotzeko epea eta bihar, ostirala, jakinaraziko dugu irabazlearen izena Dida saioan.