Enkore eta The Rigth Ons taldeak, 'B aldea' saioko gonbidatuak
Iaz Maketa Lehiaketa irabazi zuen Enkore taldearekin hitz egingo dugu eta talde bilbotarraren disko berriari buruzko xehetasun guztiak ezagutuko ditugu.
Enkore. Argazkia: EITB
Gazteari buelta eman eta haren B Aldea erakusten dugu gauero 21:00etatik 22:00etara eta entzuleek eskatutako kantuek ezezik, musika nobedadeek eta hainbat talderen disko aurkezpenek izango dute tokia Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek gidatutako saioan.
Gaur, esaterako iaz Maketa Lehiaketa irabazi zuen Enkore taldearekin hitz egingo dugu. Laukote bilbotarrak 'Faktore komunak' diskoa kaleratu zuen atzo eta gaur lan horri buruzko xehetasun guztiak kontatzera etorriko dira bilbotarrak.
Ez galdu "B aldea", astelehenetik ostegunera bitartean, 21:00etatik aurrera.