Su Ta Gar taldeari buruzko saio berezia, gaur, ETB-3n
Durangoko Azokan egun pasa egin genuen talde gipuzkoarrarekin eta ETB-3k bertan jasotako irudiak eta elkarrizketa emango ditu gaur gauean, 23:30etik aurrera.
Su Ta Gar. Argazkia: EITB
Abenduan jarraipen berezia egin genion ETB-3k eta Gazteak Durangoko Azokari eta, besteak beste, Su Ta Gar taldekoekin izan ginen bertan.