'Azaletik Sustraira' liburuari buruz arituko dira gaurko 'B aldea'-n

60. hamarkadatik gaur egun arte euskal musikak eman dituen diskoen azalen inguruan hitz egingo dute 21:00etatik aurrera, ''B aldea'' saioan.
Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek aurkezten dute 'B Aldea'.
Ainhoa Urretabizkaia eta Xabier Doncel. Argazkia: EITB

Gaur eta bihar Gaztea Irratiko "B aldea" saioak hitzordu garrantzitsuak ditu musikarekin.

Xabier Doncelek eta Ainhoa Urretabizkaiak gidatutako saioan  "Azaletik Ssutraira" liburua aurkeztuko dute gaur gauean. 60. hamarkadatik gaur egun arte euskal musikak eman dituen diskoen azalen inguruan arituko dira, beraz, biharko saioan.

Bestalde, biharko "B aldea"-k The Hot Wok taldearen bisita jasoko du. Hain zuzen ere, "Main dish" disko berria aurkeztuko digu talde gasteiztarrak.

Ez galdu "B aldea", astelehentik ostegunera bitartean, 21:00etatik aurrera!