Make The Girl Dance taldea, gaur gaueko Pop Trackeko saio berezian
Frantziarren bisita izango dugu 22:00etatik aurrera. Ez galdu Pop Tracken Gabonetako saio berezia!
Make the Girl Dance
Gabon festak direla eta, Pop Trackek saio berezia eskainiko du gaur gauean, Make The Girl Dance taldea gonbidatuko baitugu, 22:00etatik aurrera.
"Baby Baby Baby" bideoklipa kaleratu zuenean sekulako arrakasta lortu du Frantziako bikote honek. Musika elektronikoa, folka eta hip hopa uztartuz, dantza pistetako protagonista bihurtu dira.
Dena den, taldekideen esanetan, "Everything is gonna be OK in the end" ez da dantzalekuetan entzuteko soilik, autoan zein hondartzan dantzatzeko disko bat ere bada.