Lipdub lehiaketako irabazleak, gaur 'Finlandia' saioan
Ostiralean eman genituen ''dida'' saioak antolatutako 2. Lipdub lehiaketako irabazleen izenak, eta gaur gauean, 21:30ean, jasoko dituzte sariak ''Finlandia'' saioan, ETB-1en. Irabazleez gain, lehiaketako bost talde finalistak izango dira bertan Aitziber Garmendiak eta Ainere Tolosak gidatutako saioan.
Dakizuen bezala Hondarribiako Ama Guadalupekoa ikastetxea izan da lehiaketako irabazlea ''Petite soeur'' kantaren bideoari esker, eta 3.000 euroko saria jasoko dute. Bestalde, Epaimahaiaren saria, Gasteizko GazTek taldeak irabazi zuen, eta hauek 1.000 euro irabazi dituzte.
Gainera, bi sari hauek banatzeko ''dida'' saioko aurkezleak izango dira ''Finlandia''n: Joseina Etxeberria, Edurne Garmendia, Ainhoa Vitoria eta Jon Gotzon.
Gogoratu, beraz, gaur gaueko hitzordua, eta zorionak, berriro, bi talde irabazleei!