Jon Sasigain izan da 'Abenturar@a' saioko azaroko irabazlea
ETB-3k bukatutzat eman du abentura-kirola oinarri duen saio hau. Eskerrik asko zuen argazkiak eta bideoak bidali dituzuen guztioi.
Abentura gustuko duzuen guztion topaleku da ETB-3ko 'Abenturar@a' saioa. Kirolari gazte askok bidali dizkigute beraien bidaietako eta txangoetako argazkiak zein bideoak eta mendiko, eskaladako eta urpekaritzako materiala zozkatu dugu, besteak beste, erabiltzaileen artean.
Azken lehiaketan Jon Sasigain bergararra izan da irabazlea. Hain zuzen ere, mendiko jaka eta galtzak eraman ditu honek.
Honekin bukatutzat ematen dugu saioa. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta espero dugu Abenturaroakeko saioekin disfrutatu izana.