Astero Buatxabalen bi kamiseta zozkatuko ditugu Lokaleroak lehiaketan

Aukeratu lokalik dibertigarrienak 'Lokaleroak' siaoaren lehiaketan eta astero bi kamiseta lortzeko aukera izango duzue. Gainera, irabazten duten lokalen artean hainbat sari banatuko ditugu.
Lokaleroak eta Buatxabal

ETB-3ko 'Lokaleroak' saioari jarraipen berezia egiten diogu Gaztean eta, dakizuen bezala, astero azaltzen diren lokalen bideoak jasotzen ditugu atari berezi batean. Baina, horrez gain, lehiaketa bat ere badugu martxan, Euskal Herriko lokalik dibertigarrienak aukeratzeko.

Lehiaketa honetan gure irakurleak dira astero lokalik arrakastatsuenak aukeratzeaz arduratzen direnak eta Gazteak parte hartzen duten gazteak saritzeko asmoz, Buatxabalen kamisetak zozkatuko ditu datorren astetik aurrera. Hain zuzen ere, astero bi kamiseta zozkatuko ditugu botoa eman duzuen guztion artean. Gainera, gogoratu lokalik dibertigarrienek sari potoloak eramango dituztela. Hortaz, badakizue, ez galdu aukera eta parte hartu lehiaketan, zuek ere sarituak izan zaitezkete eta!