Mendiko jaka eta galtzak zozkatzen ditugu Abentur@roa saioan

Abentura kirola egiten duzuen guztioi zuzenduta dago zozketa hau. Bidali argazkiak edota bideoak eta lortu mendian ibiltzeko galtzak eta jaka.

Dagoeneko abian da azaroko Abentur@roa lehiaketa. Dakizuen bezala, abentura kirola egiten azaltzen zareten argazkiak edota bideoak bidaltzen dituzuen guztion artean zozketa bat egingo dugu.

Oraingoan mendian ibiltzeko Haglöfs markako galtzak eta jaka zozkatuko ditugu argazki onenak bidaltzen dituzuen guztion artean.

Nola parte hartu

eitb.com-eko Gaztea atarian, Abentur@roa ekimenean parte hartzeko gune bat zabaldu dugu. Bertatik argazkiak eta bideoak igo daitezke, erabiltzaileen gunean erregistratu ondoren.

Jasotzen ditugun irudi onenak "Abentur@roa" ETB-3ko saioan ikusi ahal izango dira. Eta horrez gainera, hilero euren irudiak bidaltzen dituzten guztien artean abentura-kirola egiteko materiala zozkatuko dugu.