Euskal Herria Zuzenean jaialdia, Gaztea Fest saioan

Jaialdi honetan Morsheeba, Iam eta Goran Bregovic artistak izan ziren, besteak beste, eta gaur, jaialdia ikusteko aukera izango da ETB-3ko saioan.
Morsheeba.
Morsheeba.

Euskal Herrian udan zehar hainbat jaialdiz gozatzeko aukera izan dugu, eta Gaztea Fest saioak jaialdi horiek berreskuratzen ditu. Gaurkoan, Euskal Herria Zuzenean jaialdia berriro ikusteko aukera izango dugu ETB-3ko saio honetan.

Euskal Herria Zuzenean jaialdia Iparraldean ospatu zen, eta hainbat kontzertu izan ziren bertan: Morsheeba, Iam, Goran Bregovic, Nasser eta Jim Jones Revue, besteak beste.

Bertaratu ezin izan zutenentzat, edo bertan izan eta berriro gozatzeko aukera izan nahi dutenentzat, hitzaldi garrantzitsua izango da gaur gauean, beraz, ETB-3ko Gaztea Fest saioan.