Mattin Ormazabal izan da 'Abentur@roa' saioaren urriko irabazlea

Hilabete honetako irabazleak Alpeetako argazki bat bidali digu. Bertan eskalatzen azaltzen zen Mattin Ormazabal. Zorionak irabazleari eta eskerrik asko zozketan parte hartu duzuen guztioi!
Mattin Ormazabal, Alpeetan eskalatzen

ETB-3ko "Abentur@roa" saioari lotutako lehiaketako urriko irabazlearen izena badaukagu: Mattin Ormazabal. "Alpeetan eskalatzen" argazkiari esker (albisteari atxikitakoa), eskalatzeko materiala irabazi du. Zorionak!

"Abetur@aroa" saioaren lehiaketarekin, hilero abentura kirola egiteko materiala banatuko dugu ikus-entzuleen artean. Orain arte, besteak beste, urpekaritzako eta eskaladarako materiala zozkatu ditugu. Parte hartzeko, abentura-kirola egiten azaltzen zareten irudiak bidali behar dituzue.

eitb.com-eko Gaztea atarian, "Abentur@roa" ekimenean parte hartzeko gune bat zabaldu dugu. Bertatik argazkiak eta bideoak igo daitezke, erabiltzaileen gunean erregistratu ondoren.

Jasotzen ditugun irudi onenak "Abentur@roa" ETB-3ko saioan ikusi ahal izango dira. Eta horrez gainera, hilero euren irudiak bidaltzen dituzten guztien artean abentura-kirola egiteko materiala zozkatuko dugu.