'Lokaleroak' saioan zuen lokala erakutsi nahi?

Animatu eta erakutsi zuen lokalak ETB-3ko 'Lokaleroak' saioan. Sari potoloak daude jokoan! Parte hartzea oso erraza da.
Lokaleroak
Lokaleroak

ETB-3k estreinatu berri duen "Lokaleroak" saioa lokal bila dabil. Orain arte hainbat gazteren lokalak erakutsi ditugu: besteak beste, Gernikan, Legazpin eta Deustun izan gara eta datorren asteetan Euskal Herriko txoko gehiagora iritsi nahi dugu.

Saioak izan duen arrakasta ikusita, gazteak animatu eta lokal gehiago bisitatzeko gogoa piztu zaigu. Horregatik, zuen lokalak erakustera animatzen zaituztegu.

Parte hartzea oso erraza da. lokaleroak@eitb.com helbidera mezu bat bidaltzen duzuen guztiokin harremanetan jarriko gara. Bertan zuen lokala non dagoen, zenbat gaztek osatutako koadrila zareten eta harremanetarako telefono zenbaki bat besterik ez duzue jarri behar.

Gainera, dakizuen bezala, astero, gure irakurleek Euskal Herriko lokalik dibertigarrienak aukeratuko dituzte eta irabazleak sari potolo bat eramango du etxera!

Animatu eta erakutsi zure lokala ETB-3ko Lokaleroak saioan!