Parte hartu Abentur@roa lehiaketan eta lortu eskaladako materiala
ETB-3ko Abentur@roa saioak lehiaketa berri bat jarri du martxan. Gaurtik azarora bitartean abenturako kirolarekin lotutako argazkiak eta bideoak bidaltzen dituzuen guztion artean eskaladako materiala zozkatuko dugu.
Alberto Piñeira lazkaotarra izan zen pasadan hilabeteko lehiaketako irabazlea eta hurrengoa zu izan zaitezke. Horretarako, argazkiak zein bideoak bidali ahal dituzue.
eitb.com-eko Gaztea atarian, Abentur@roa ekimenean parte hartzeko gune bat zabaldu dugu. Bertatik argazkiak eta bideoak igo daitezke, erabiltzaileen gunean erregistratu ondoren.
Jasotzen ditugun irudi onenak "Abentur@roa" ETB-3ko saioan ikusi ahal izango dira. Eta horrez gainera, hilero euren irudiak bidaltzen dituzten guztien artean abentura-kirola egiteko materiala zozkatuko dugu.