Alberto Piñeira izan da 'Abentur@roa' saioaren iraileko irabazlea

"Midi d'ossau" argazkiarekin (albisteari atxikitakoa), Via Ferrata egiteko materiala irabazi du. Zorionak!
"Midi d'ossau", argazki irabazlea.

ETB-3ko "Abentur@roa" saioari lotutako lehiaketako iraileko irabazlearen izena badaukagu: Alberto Piñeira lazkaotarra. "Midi d'ossau" argazkiari esker (albisteari atxikitakoa),  Via Ferrata egiteko materiala irabazi du.

Zorionak!

"Abetur@aroa" saioaren lehiaketarekin, hilero abentura kirola egiteko materiala banatuko du du ikus-entzuleen artean. Abuztuan, esaterako, urpekaritzako materiala izango dugu sari. Horretarako, abentura-kirola egiten azaltzen zaren irudiak bidali behar dituzu.

eitb.com-eko Gaztea atarian, Abentur@roa ekimenean parte hartzeko gune bat zabaldu dugu. Bertatik argazkiak eta bideoak igo daitezke, erabiltzaileen gunean erregistratu ondoren.

Jasotzen ditugun irudi onenak "Abentur@roa" ETB-3ko saioan ikusi ahal izango dira. Eta horrez gainera, hilero euren irudiak bidaltzen dituzten guztien artean abentura-kirola egiteko materiala zozkatuko dugu.