Urtzi Azkue bakarlaria, asteazkenean ''B Aldea''n
In This Small Space lan berriari buruz hitz egitera etorriko da musikaria. Astelehenetik ostegunera, 21:00etatik 22:00etara, zatoz ''B Alde''ra!
"B Aldea" saioaren logoa
Urtzi Azkue bakarlaria izango da asteazkenean ''B Aldea'' saioko gonbidatua. In This Small Space estudioko bigarren lana kaleratu du musikariak eta disko horri buruz hitz egitera etorriko zaigu Donostiako estudioetara.
Astelehenetik ostegunera, 21:00etatik 22:00etara, Gaztea irratiak bere "B Aldea" zabaltzen du Ainhoa Urretabizkaiarekin eta Xabier Doncelekin. Irrati formulan kabitzen ez den guztiak lekua izango du bertan. Zatoz!