Calle 13, Grammy Latino sarietarako izendatu nagusia

Puerto Ricoko bikoteak 10 izendapen lortu ditu sari hauetarako 12. edizio honetan. Bestalde, Enrique Iglesias eta Pablo Alboran ere izendatuak izan dira.

Grammy Latinoak azaroaren 10ean ospatuko dira, eta Grabazioaren Akademia Latinoak adierazi duenez, Calle 13, Puerto Ricoko bikotea da nagusi, 10 izendapenekin. "Entren los que quieran" abestiarekin Urteko Disko Onenaren eta Musika Urbanoko Disko Onenaren izendapenak lortu ditu taldeak. Shakiraren Sale el sol lana ekoiztu dute, eta lan horregatik Urteko Disko Onenaren sarirako ere izendatu dute taldea. Bestalde, Urteko Grabazio Onenaren eta Urteko Abesti Onenaren saria lortzeko izendatuta daude "Latinoamerica" abestiari esker.

Gainera, izendapen gehiago ere lortu ditu Calle 13 taldeak: Abesti Urbano Onenaren izendapena "Baile de los pobres" kantuari esker lortu dute; Abesti Urbano Onena eta Musika Bideo Labur Onena sarietarako izendatuta daude "Calma pueblo" abestiarekin; "Vamo' a portarnos mal" kantuari esker Abesti Tropikal Onenaren saria lor dezakete; eta azkenik, Rafa Arcauterekin batera, Urteko Ekoizle Onenaren sarirako izendatuta daude.

Urteko Disko Onenaren saria lortzeko izendatu dituzte Shakira, Sale el sol lanarekin, eta Enrique Iglesias, Euphoria diskoarekin. Hauek izango dira sari hau lortzeko lehiakideak: Alex, Jorge eta Lena, eta Calle 13 eta Franco de Vita, En primera fila lanari esker.

Enrique Iglesias abeslariaz gain, espainiar gehiagok ere lortu dituzte izendapenak. Pablo Alboranek hiru izendapen lortu ditu: Artista Berri Onenaren, Abestirik Onenaren eta Gizonezko Pop Disko Onenaren sarirako, "Solamente tu" abestiarekin. Bestalde, Malu eta Merche ere izendatuta daude Emakumezko Pop Disko Onenaren saria lortzeko, lehenengoa Gerra fria lanarekin, eta bigarrena, Acordes de un diario diskoarekin.

Jarabe de Palo taldeak ere izendapen bat lortu du Rock Disko Onenaren Sarirako, Y ahora que hacemos? lanari esker. Niña Pastori abeslaria La orilla de mi pelo diskoarekin izendatu dute Disko Tropikal Tradizional Onenaren sarirako. Musika Bideo Luze Onenaren saria lor dezake Alejandro Sanzek "Canciones para un paraiso" abestiarekin. Espainiarren zerrenda artista hauek osatzen dut: Diego El Cigala Cigala eta Tango lanarekin Tango Disko Onenaren sarirako izendatuta, eta Flamenko Disko Onenaren saria lortzeko hauek daude izendatuta: Josemi Carmona (Las pequeñas cosas), Chano Dominguez (Piano iberico), Ojos de Brujo (10 años-Corriente Vital) eta Pastora Soler (15 años).

Bestalde, guzti hauek hiru izendapen lortu dituzte: Desmond Child ekoizlea, Paquito D’Rivera, Sebastian Krys, Mana, Ricky Martin, Joan Sebastian, Shakira eta Zoe. Bi izendapen lortu dituztenak, berriz, hauek izan dira: Aureo Baqueiro, Ruben Blades, Gustavo Borner, Claudia Brant, David Cabrera, Doctor Crápula, Don Omar, Paula Fernández, Alejandra Guzmán, Il Volo, La Vida Boheme, Los Tigres del Norte, Pitbull, Sie7e, Caetano Veloso eta Wisin y Yandel bikotea, besteak beste.

Grammy Latinoen 12. edizioaren sari-banaketa Las Vegaseko (Nevada) Mandalay Bay hoteleko batzar zentroan izango da, azaroaren 10ean, eta Univision kanaletik zuzenean ikusi ahal izango da.

Grammy Latinoak azaroaren 10ean ospatuko dira, eta Grabazioaren Akademia Latinoak adierazi duenez, Calle 13, Puerto Ricoko bikotea da nagusi, 10 izendapenekin. "Entren los que quieran" abestiarekin Urteko Disko Onenaren eta Musika Urbanoko Disko Onenaren izendapenak lortu ditu taldeak. Shakiraren Sale el sol lana ekoiztu dute, eta lan horregatik Urteko Disko Onenaren sarirako ere izendatu dute taldea. Bestalde, Urteko Grabazio Onenaren eta Urteko Abesti Onenaren saria lortzeko izendatuta daude "Latinoamerica" abestiari esker. Gainera, izendapen gehiago ere lortu ditu Calle 13 taldeak: Abesti Urbano Onenaren izendapena "Baile de los pobres" kantuari esker lortu dute; Abesti Urbano Onena eta Musika Bideo Labur Onena sarietarako izendatuta daude "Calma pueblo" abestiarekin; "Vamo' a portarnos mal" kantuari esker Abesti Tropikal Onenaren saria lor dezakete; eta azkenik, Rafa Arcauterekin batera, Urteko Ekoizle Onenaren sarirako izendatuta daude. Urteko Disko Onenaren saria lortzeko izendatu dituzte Shakira, Sale el sol lanarekin, eta Enrique Iglesias, Euphoria diskoarekin. Hauek izango dira sari hau lortzeko lehiakideak: Alex, Jorge eta Lena, eta Calle 13 eta Franco de Vita, En primera fila lanari esker. Enrique Iglesias abeslariaz gain, espainiar gehiagok ere lortu dituzte izendapenak. Pablo Alboranek hiru izendapen lortu ditu: Artista Berri Onenaren, Abestirik Onenaren eta Gizonezko Pop Disko Onenaren sarirako, "Solamente tu" abestiarekin. Bestalde, Malu eta Merche ere izendatuta daude Emakumezko Pop Disko Onenaren saria lortzeko, lehenengoa Gerra fria lanarekin, eta bigarrena, Acordes de un diario diskoarekin. Jarabe de Palo taldeak ere izendapen bat lortu du Rock Disko Onenaren Sarirako, Y ahora que hacemos? lanari esker. Niña Pastori abeslaria La orilla de mi pelo diskoarekin izendatu dute Disko Tropikal Tradizional Onenaren sarirako. Musika Bideo Luze Onenaren saria lor dezake Alejandro Sanzek "Canciones para un paraiso" abestiarekin. Espainiarren zerrenda artista hauek osatzen dut: Diego El Cigala Cigala eta Tango lanarekin Tango Disko Onenaren sarirako izendatuta, eta Flamenko Disko Onenaren saria lortzeko hauek daude izendatuta: Josemi Carmona (Las pequeñas cosas), Chano Dominguez (Piano iberico), Ojos de Brujo (10 años-Corriente Vital) eta Pastora Soler (15 años). Bestalde, guzti hauek hiru izendapen lortu dituzte: Desmond Child ekoizlea, Paquito D’Rivera, Sebastian Krys, Mana, Ricky Martin, Joan Sebastian, Shakira eta Zoe. Bi izendapen lortu dituztenak, berriz, hauek izan dira: Aureo Baqueiro, Ruben Blades, Gustavo Borner, Claudia Brant, David Cabrera, Doctor Crápula, Don Omar, Paula Fernández, Alejandra Guzmán, Il Volo, La Vida Boheme, Los Tigres del Norte, Pitbull, Sie7e, Caetano Veloso eta Wisin y Yandel bikotea, besteak beste. Grammy Latinoen 12. edizioaren sari-banaketa Las Vegaseko (Nevada) Mandalay Bay hoteleko batzar zentroan izango da, azaroaren 10ean, eta Univision kanaletik zuzenean ikusi ahal izango da.