Via Ferrata egiteko materiala, ''Abentur@roa'' saioko iraileko saria

Abentura kirola egiteko materiala zozkatuko dugu, beraz, animatu eta bidali zure argazkiak eta bideoak!

Hilero abentura kirola egiteko materiala jokoan dago ETB-3ko Abentur@roa saioan. Jasotzen ditugun abentura-kirolari buruzko argazki eta bideo guztien artean banatzen dugu saria.

Eitb.com-eko Gaztea atarian, Abentur@roa ekimenean parte hartzeko gunetik, argazkiak eta bideoak igo daitezke, erabiltzaileen gunean erregistratu ondoren. Irudi horiek ETB 3-ko saioan ikusi ahal izango dira, eta hilero bidalitako argazkien artean abentura-kirola egiteko materiala banatuko dugu. Hilabete honetan, via ferratak egiteko Salewa markako tresna hauek zozkatuko ditugu:

-Piuma Pro 230 Hemlet kaskoa
-"Daisy chain" soka
-G4 attac seta
-Glove eskularruak
-Speed 240 arnesa