Urpekaritza materiala oparitu diogu Durangoko gazte bati
Hurrengo zozketan abentura kirola egiteko materiala lortu nahi baduzue, bidali zuen argazkiak eta bideoak Abenturaroara.
Abuztuan argazki mordoa jaso ditugu Abenturaroa lehiaketan eta Gorka Santo Domingo durangarrak eraman du oraingoan saria etxera.
Pasadan hilabetean bizikleta bat zozkatu genuen eta oraingo honetan urpekaritza materiala zozkatu dugu Abenturaroara argazkiak edota bideoak bidali dituzuen parte hartzaile guztien artean.
Adi ibili aurki zozketa berria jarriko baitugu martxan eta, beti bezala, opari potolo bat eskuratzeko aukera izango duzue.
Publizitatea
X