Bideojokoen Nazioarteko Jaialdia, irailaren 18ra bitartean Alhondigan

2. urtez egingo dute jaialdia eta bertan joko elektronikoen eta arte interaktiboaren alde kulturalak, sozialak eta teknologikoak aurkeztuko dituzte.

Bihartik hasita irailaren 19ra arte hóPlay’11 Bideojokoen Nazioarteko II. Jaialdia ospatuko da Bilboko Alhondiga kulturgunean. Azokaren helburua jendea bideo-jokoen mundura hurbiltzea da eta, bertan, joko elektronikoen eta arte interaktiboaren alde kulturalak, sozialak eta teknologikoak aurkeztuko dituzte. Gainera, tailerrak, hitzaldiak eta erakusketak izango dira bertan egun horietan.

HóPlay AlhondigaBilbaoren proiektu bat da, eta originaltasuna, sormena eta berritasun baloreak dituzten bideoak promozionatu eta aurkeztu nahi dituzte.

Azokan bideo-jokoak egin dituzten enpresa edo pertsona guztiek har dezakete parte, baina 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera egindako bideojokoak soilik onartuko dira. 6.000 euroko sariak banatuko dituzte eta sari-banaketa irailaren 17an izango da.

HóGame zonaldean bideo-jokoen azken nobedadeak aurkeztuko dituzte, eta hauek dira horietako batzuk: Kinect-erako Xbox 360, PlayStation Move eta Nintendo 3DS berria. Gainera, fnac orduko ekintzak atal hau dinamizatuko dute, hainbat joko ezagutu eta esperimentatzeko ekintzak antolatuko dituzte eta. Bestalde, lehiaketak ere izango dira. Eremu soziala izango da, eta publikoari aurkeztuko zaizkio bideo-jokoak, baina beste eremu bat ere izango da tailer eta hitzaldiekin.

Jaialdiaren agenda osoa ikusi nahi baduzu, klikatu hemen.