Kerobia taldearen kontzertua, gaur Zarautzen

We are Standard eta Zenttric taldeen ostean dator Kerobia talde nafarra surf txapelketa girotzera.

San Miguel Pro Zarautz surf txapelketa hasi zen asteartean Zarautzen, eta gaur Kerobia taldea izango da lehiaketaren giroa alaitzeko arduraduna. We are Standard taldea izan zen txapelketan jo zuen lehenengo taldea, eta indartsu ibili ziren Getxokoak. Atzo Zenttric taldearen kontzertua egon zen Zarautzeko hondartzan, eta gaur Kerobia talde nafarraren txanda izango da.

Oraindik hainbat kontzertu ikusteko aukera izango da irailaren 4a bitartean, eta gaur, Kerobia taldearen musikaz gozatzeaz gain, ondoren DJ bat entzuteko aukera ere izango da.

Mundu osoko surflariak dabiltza lehian egun hauetan kostaldeko herrian, eta hainbat tokitatik datozen 144 surflarik hartuko dute parte txapelketan. Baina, horretaz gain, musika bikaina entzun ahal izango da.