Iñigo Romero izan da 'Abentur@roa' saioaren uztaileko irabazlea

"Egunsentia Cotopaxin" argazkiarekin (albisteari atxikitakoa) MSC Zion All Mountain bizikleta irabazi du. Zorionak! Abuztuko saria urpekaritzarako materiala izango da. Bidali zure argazki eta bideoak!
"Egunsentia Cotopaxin", argazki irabazlea.

ETB-3ko "Abentur@roa" saioari lotutako lehiaketako uztaileko irabazlearen izena badaukagu: Iñigo Romero. Hainbat argazki bidali ditu berak eta, azkenean, "Egunsentia Cotopaxin" argazkiarekin (albisteari atxikitakoa) MSC Zion All Mountain bizikleta irabazi du.

Zorionak!

"Abetur@aroa" saioaren lehiaketarekin, hilero abentura kirola egiteko materiala banatuko du du ikus-entzuleen artean. Abuztuan, esaterako, urpekaritzako materiala izango dugu sari. Horretarako, abentura-kirola egiten azaltzen zaren irudiak bidali behar dituzu.

eitb.com-eko Gaztea atarian, Abentur@roa ekimenean parte hartzeko gune bat zabaldu dugu. Bertatik argazkiak eta bideoak igo daitezke, erabiltzaileen gunean erregistratu ondoren.

Jasotzen ditugun irudi onenak "Abentur@roa" ETB-3ko saioan ikusi ahal izango dira. Eta horrez gainera, hilero euren irudiak bidaltzen dituzten guztien artean abentura-kirola egiteko materiala zozkatuko dugu.