Crystal Fighters taldea, ostegunean 'Gaztea Live' saioan
Ostegunean, Crystal Fighters taldea izango da protagonista "Gaztea Live" saioan. Amaitu berri den Donostiako Jazzaldian kontzertua eskaini zuen talde britainiarrak uztailaren 23an, 21:30ean, agertoki berdean. Kontzertuaz berriro gozatzeko aukera izango da bihar "Gaztea Live" saioan.
Taldea Londreskoa da, baina bere jatorria ezkutatzea gustatzen zaie taldekideei, izan ere, MySpacen duten orrian Nafarroako taldea dela jarri dute. Gainera, musika tresna euskaldunak erabiltzen dituzte, txalaparta eta txistua, besteak beste, eta sintetizadore, gitarra eta perkusio tresna ezberdinen doinuekin nahasten dituzte. Generoen fusioa da, beraz, talde britainiarraren estiloa.
Britainiarren emanaldia zuzenean ikusi zutenek eta bertaratu ezin izan zutenek kontzertu hura berriro ikusteko aukera izango dute ETB 3n, ostegunean, 23:00etan.