Rihannak Lady Gaga gainditu du Facebooken

Guztira 40 milioi jarraitzaile lortu ditu aipatutako sare sozialean Barbadoetako kantariak.

Duela gutxira arte Lady Gaga zen Facebooken jarraitzaile gehien zituen abeslaria, baina, Rihannak aurre hartu dio.

40.600.000 jarraitzaile lortuta, Barbadoetako kantaría da orain aipatutako sare sozialeko erregina. "Alejandro" kantu ezagunaren egileak, berriz, 30 milioi zale inguru ditu eta Eminem kantariak 43 milioi jarraitzaile.

Dena den, Twitterren lehen tokian jarraitzen du Gagak, guztira 11 milioi lagun ditu honek eta Rihannak 6 milioi.