Jennifer Lopez eta Marc Anthony banandu egin dira
2004ko ekainaz gero zeuden ezkonduta eta oso erabaki zaila izan dela adierazi du bikoteak
Zazpi urte ezkonduta egon eta gero, banantzea erabaki dute Jennifer Lopezek eta Marc Anthonyk. Biek adosturiko erabakia izan dela baieztazeaz gain, oso une mingarria dela aitortu dute.
2004ko ekainean ezkondu ziren Jennifer Lopezek Los Angelesen duen etxean, sekretupeko ospakizun batean. Hiru urteko sema-alaba bikiak dituzte: Max eta Emme.
Lan berriak
''American Idol'' saio arrakastatsuan parte hartu ostean, zinemara bueltatuko da Jennifer Lopez, Parker eta What to Expect When You´re Expecting izeneko bi proiektu baititu eskuartean.