Paris Hilton, haurdun?
Aste honetan Paris Hiltoni Los Angelesen atera dizkioten argazkiek zeresana eman dute, ohi baino tripa handiagoarekin azaldu baita Hilton katearen oinordekoa.
30 urteko emakume polemiko honek kazetarien eta argazkilarien arreta piztu du eta ustezko haurdunaldi baten gaineko zurrumurruak zabaldu dira AEBetan.
Soineko arrosa estu batekin agertu zen Hilton eta zurrumurruak zurrumurru pozik eta irribarretsu azaldu zen bere azken agerpen publikoan.
Horren aurrean, udan kilo batzuk hartu dituela adierazi dute hurbileko hainbat iturrik, baina, neska honek bere gorputza zaintzeko duen obsesioa kontutan izanda, baliteke haurdun egotea.
Duela hilabete inguru Cy Waitsekin zuen harremana bukatutzat eman zuen Paris Hiltonek eta azkenaldian Todd Phillipsekin ikusi duten arren, ez du inorekin harreman seriorik izan.