FIB 2011 jaialdiko egitarauari buruzko datu gehiago eman dituzte

Benicassimen egun bakoitzean zein talde arituko diren argitu du antolakuntzak. Ordutegiak, berriz, uztailaren 11tik aurrera erosi ahal izango den eskuko egitarauan ezagutaraziko dituzte.
Arctic Monkeys "Don't sit down cause I've moved your chair'' Argazkia: Warner
Arctic Monkeys "Don't sit down cause I've moved your chair'' Argazkia: Warner

Badator aurtengo FIB jaialdia eta antolakuntzak egitarauari buruzko informazio gehiago eman du aditzera. Izan ere, uztailaren 14tik 17ra, egun bakoitzean zein talde arituko diren argitu dute.

Uztailak 14, osteguna

The Streets, Plan B, Pendulum, Paolo Nutini, Russian Red, Julieta Venegas, Dorian eta Anna Calvi izango dira Benicassimen.

Uztailak 15, ostirala

Bigarren egunean, The Strokes, Brandon Flowers, Friendly Fires, Herman Dune eta Ainara LeGardon izango dira emanaldia eskainiko dutenak.

Uztailak 16, larunbata

Arctic Monkeys, Mumford &' || ' Sons, Primal Scream, Lori Meyers eta Beirut taldeek izango dute asteburuko egitarauari ekiteko ardura.

Uztailak 17, igandea

Jaialdia amaitzeko, Arcade Fire, Portishead, Noah &' || ' The Whale, Tinie Tempah, Professor Green eta The Coronas arituko dira taula gainean.