Vinila Von Bismark & The Lucky Dados, ostiralean ''Gaztea Live''n
Bermeoko Kafe Antzokian izango da kontzertua eta zuzen-zuzenean izango dugu ikusgai Gaztea atarian, 22:30ean.
Vinila Von Bismark. Argazkia: Subterfuge
Vinila Von Bismark &' || 'amp; The Lucky Dados izango dira aste honetako zuzeneko ''''Gaztea Live'''' saioko protagonistak. Vinila&' || 'nbsp; granadarra da eta Krakovia taldeko kantari gisa ezagutu genuen orain, berriz, The Lucky dados taldearekin batera, bakarkako bidean murgilduta dabil. Eta bere kontzertu agendan hurrengo hitzordua Bermeoko Kafe Antzokian du ostiralean, 22:30ean. Emanadli hori zuzen-zuzenean izango dugu ikusgai Gaztea atarian.
Kontzertu hori grabatu egingo dugu eta, aste batzuk geroago, ETB-3n izango dugu ikusgai.