Xbox 360 kontsolarentzat joko berriak aurkeztu ditu Microsoft etxeak

'Fable' sagaren 'Journey' azken jokoaren xehetasunak iragarri dituzte, besteak beste, Los Angelesen. Guztiak Kinect teknologiarekin bateragarriak izango dira.
Xbox 360 - Fable
Xbox 360 - Fable

Microsoft etxeak proposamen berri ugari aurkeztu ditu Los Angelesen, bideo-jokoei buruzko E3 azoka esanguratsuan. Esate baterako, ‘Fable’ sagaren azkenaz gozatu ahal izango dute hemendik aurrera jarraitzaileek. ‘Gears of War 3’ edo ‘Forza Motorsport’ izenburuez gain, ‘Halo 4’ jokoaren trailerraren irudiak estreinatu dituzte azken egunotan.

‘Ryse’ epopeia historikoa erakutsi dute lehen aldiz azokan. Era berean, Microsoft konpainiak iragarri duenez, negu honetan ‘Minecarft’ PC ordenagailuetarako jolas independientea abiaraziko duen kontsola bakarra izango da Xbox 360.

Izenburu berri horiez guztiez gain, Kinect teknologiaren azken nobedadeak erakusten dituen funtzionaltasun berria iragarri dute Los Angelesen. Horri esker, orain arte posible ez ziren ekintzak egin ahal izango dituzte jokalariek.