PlayStation Vita aurkeztu du Sonyk
PSP kontsolaren ondorengoak bost hazbeteko ukipen-pantaila, kamera eta giroskopioa izateaz gain, erabat aprobetxatuko ditu sare sozialen aukerak.
'PSVita'. Argazkia: pcactual.com
Sony konpainia japoniarrak PlayStation Vita aurkeztu du Los Angelesen, bideo-jokoei buruzko E3 azoka garrantzitsuan. PSP kontsolaren ondorengoa izango da eta berrikuntza ugari dakartza. Bost hazbeteko ukipen-pantaila, bi kamera eta giroskopioa ditu, baita mugimendu analogikoak kontrolatzeko bi aginte ere.