Paris Hilton, Bilbon
Paris Hilton Reacing Team eskuderiaren prentsa-kabineteak iragarri duenez, Pacha aretoan izango da gaur celebrity estatubatuarra eta ETB-k elkarrizketa egiteko aukera iznago du.
Paris Hilton. Argazkia: EFE
Paris Hilton Bilbon da. Gaur gauean Pacha diskotekan izango da Hilton hoteletako oinordeko ezaguna, Paris Hilton Reacing Team eskuderiaren prentsa-kabineteak iragarri duenez.
Lanbide jakinik gabeko celebrity estatubatuarra "hiria ezagutzera eta zenbait lagunekin afari pribatu batean elkartzera" etorriko da Bizkaiko hiriburura. Afaria, esan bezala, berriki inauguratutako diskotekan izango da. Hain zuzen ere, Pacharen inauguraziorako Paris Hilton etorriko zela iragarri bazuten ere, azkenean kale egin zien eta orain, nonbait, hori konpontzera dator ile-horia.
Bestalde, Hiltonek esan du ekainaren 5ean Montmelo zirkuituan (Katalunian) izango dela motoziklismoko munduko txapelketan. Bertan, Hiltonek diruz babesten duen eskuderia goratuko du.