"Castlevania: Lords of Shadow" bideo-jokoaren arduraduna, Bilbon
Enric Alvarez "Castlevania: Lords of Shadow" bideo-joko digitalaren arduraduna eta MercurySteam konpainia madrildarraren sortzailea Bilbon izango da datorren uztailaren 11tik 13ra EHUk antolaturiko udako ikastaroetan. Joko digitalen sorkuntzari buruz arituko da. Konami multinazional japoniarrak Alvarezen estudioa aukeratu zuen, "Castlevania: Lords of Shadow" bideo-jokoa PlayStation eta Xbox360 kontsoletan ezarri zezan eta izugarrizko arrakasta erdietsi zuten.
Horrez gain, Eneko Knörr Ideatecako kontseilari delegatuaren hitzaldia izango dute entzungai ikastaroetako parte hartzaileek. Mugikorretarako aplikazio eta bideo-jokoetan espezializatuta dago Bilboko enpresa hori. "Basket" dute lan ezagunena eta hiru milioi lagunek deskargatu dute dagoeneko.