Erakutsi zuen lokala telebistan!
Zure lokala telebistan erakusteko aukera izango duzu orain ETB-3ko "Lokaleroak" saio berriari esker. Euskal Herriko gazteok erabiltzen ditugun lokalen bila dabil bertan erreportajeak grabatzeko eta nola antolatzen garen edo zer egiten dugun erakusteko. Zure lokalarekin parte hartzeko lokaleroak@eitb.com helbidera idatzi behar duzu.
"Lokaleroak" doku-erreportaje estiloko telebista saio bat izango da eta ETB-3n emango dute udazkenean. Atal bakoitzean Euskal Herriko puntu ezberdinetan dauden hiru lokal, garito edo lonja erakutsiko dituzte.
Askotan, gazteek erabiltzen dituzten lokalek susmo txarra zabaltzen dute inguruko bizilagunengan. Saio honen helburua irudi hori suntsitzea da, eta horretarako lokal horiek nolakoak diren eta gazteok bertan zer egiten dugun erakutsiko dute.
Telebista saio honetan parte hartuko duten lokalek eta lokaleroek ez daukate aparteko ezaugarririk izan beharrik. Berdin izango dio bertan ibiltzen diren gazteen sexua, adina, lokalaren neurria... Mota eta estilo guztietakoak erakutsi nahi dituzte, herrietakoak, hirietakoak, surflarienak, gotikoak, pijoak, frikiak, aparteko ezaugarririk ez dutenak...
Harremanetan jartzeko
Saio honetako lagunekin harremanetan jartzeko lokaleroak@eitb.com helbide elektronikora idatzi dezakezue. Eta euren lanerako asko lagunduko die lokalaren eta gazte taldearen hainbat datu emateak: lokalaren izena, bozeramailearen izen-abizenak, kontakturako telefono zenbaki bat, bertan ibiltzen diren kideen adina eta sexua, kide kopurua eta herria.