Shakira, Facebooken jarraitzaile gehien dituen abeslaria

Aste betean 600 jarraitzaile lortu ditu artista kolonbiarrak. Piqué futbolariaren bikotea dela baieztatu zuenetik, bere jarraitzaile kopuruak nabarmen egin du gora.

Lady Gaga, Rihanna eta Eminem musikariei aurre hartuta, Facebooken jarraitzaile gehien dituen artista da orain Shakira.

Guztira 30 milioi zale lortu ditu "Loca" kantuaren egileak aipatutako sare sozialean. Bere abestiak, dantzak eta Pique futbolariarekin duen harremana izan dira seguru asko hainbeste jarraitzaile izaten lagundu dioten arrazoi nagusiak.

Azken egunotan kantari kolonbiarrak ez du lehiakiderik izan. Famecount.com-ek zabaldu duenez, besteak beste, Lady Gaga, Rihanna, Michael Jackson eta Eminem musikarien aurretik sailkatu da. Halere, oraindik hamargarren postuan dago Facebookeko sailkapen orokorrean.

Azken astea

Aste betean 600 "atsegin ditut" lortu ditu Shakirak. Piqueren bikotea zela baieztatzeko Facebookean argazki bat eskegi zuenetik, bere jarraitzaile kopuruak nabarmen egin du gora.