Bizardunak taldeari buruzko saio berezia, gaur, ETB-3
San Patrizio egunean Bizardunak taldearekin izan ginen eta Bilbon eman zuten kontzertuko irudirik onenak eta taldekideen adierazpenak jaso genituen.
ETB-3 Bizardunak talde nafarrarekin izan zen San PatriZio egunean. Hain zuzen ere, talde honek Bilboko Kafe Antzokian eskaini zuen kontzertuaren jarraipen berezia egin genuen iragan martxoaren 17an.
Kontzertuko irudirik onenak ez ezik, taldekideen adierazpenak jaso genituen eta gainera, agertokira igo aurretik bizi zituzten momentuen lekuko izan ginen.
Guzti hau serreportaje berezi batean jaso dugu eta gaur gauean izango duzue ikusgai ETB-3n, 23:20tik aurrera, emitituko den saio berezi batean.