Iphone bidez bikotea bilatzeko aplikazio berria jarri dute martxan
Iphonea erabilita bikotea bilatzeko aplikazio berria sortu du StreetMatching etxeak
StreetMatching konpainiak Iphone bidez bikotea bilatzeko aplikazio berria ipini du martxan. Establezimendu edo toki jakin batean gustatutako pertsona nabarmentzeko aukera eskaintzen dio tresna berri honek erabiltzaileari. Bi lagunek abisua bidaliz gero, zerbitzu berri honek hitzordua adostu eta harremanetan jarriko ditu.
Arrakasta handia aurreikusi dute sortzaileek. Izan ere, 3 aste igaro dira martxan jarri zutenetik eta 56 lagunek aurkitu dute dagoeneko bikotea. Momentuz Iphonetarako soilik balio duen arren, Blackberry eta Android euskarrietarako ere moldatzen ari dira proiektua.