Twitter goitik behera aldatu da

Itxura berritzeaz gain, sare sozial honen erabilerak ere aldaketak izan ditu.
Argazkia: unmundolibre.net

Twitter aldaketa asko izaten ari da azkenaldian. Atzo bilaketa sistema berri bat izango zuela iragarri zuten aipatutako sare sozialaren sortzaileek eta gaur itxura berri batekin azaldu da. Orain arte urdina zen Twitterren ataria, baina, gaur bere kolorea ilundu du. Gainera, erabiltzailearen interesetara zuzendu dute Twitter. Oraindik aldaketak ez dira espainiar Estatura heldu.

Bertsio berria ordenatuagoa da. Atzean gelditu dira jada eguneroko "tuit"-ak eta orain "jarraitu zure interesak" aukera gehitu da. Oro har, ikuspegia aldatu du Twitterrek.

Gainera, ulergarriagoa, ordenatuagoa eta erosoagoa da orain sare sozial hau.