Elkano Browning Cream zuzenean, Gaztea Liven
Ostegun gauean, streaming bidez, emanaldi hau jarraitzeko aukera izango duzue Gazteako irakurleok.
Datorren ostegunean, martxoaren 31n, Mikel Azpiroz musikari donostiarrak zuzentzen duen Elkano Browning Cream proiektua aurkeztuko dute Bilboko Kafe Antzokian.
21:30ean hasiko da kontzertua eta Gazteak zuzen-zuzenean emango du. Hain zuzen ere, emanaldi hau streaming bidez jarraitzeko aukera izango duzue Gaztea Live atarian.