Bide Ertzean eta Los Coronas & Arizona Baby, zuzenean Gaztea Liven
Ostiralean eta larunbatean bi zuzeneko hauek zuzen-zuzenean ikusteko aukera izango duzue Gaztearen atarian. 22:30etik aurrera, kontzertu hauek streaming bidez emango ditugu.
Asteburu honetan bi emankizun izango ditugu Gaztea Liven. Alde batetik, ostiral gauean, 22:30etik aurrera, Bide Ertzean taldeak Sopelako Kurtzio aretoan eskainiko duen zuzenekoa emango dugu, streaming bidez.
Ordu berean, baina, egun bat geroago, Los Coronas &' || 'amp; Arizona Baby taldeek Bilboko Kafe Antzokian eskainiko duten zuzenekoa jarraitu ahal izango duzue, zuzen-zuzenean Gaztearen atarian.