Eminemek Lady Gagak baino jarraitzaile gehiago ditu Facebooken

Era berean, Justin Bieber eta Michael Jackson musikarien markak hautsi ditu rap kantari ezagun honek.

30 milioi jarraitzailetik gora lortu ditu Eminem abeslariak Facebooken. Zenbateko horrekin, Lady Gaga edota Justin Bieber kantarien markak hautsi ditu rap abeslari ezagun honek.

NME musika aldizkariak jakinarazi duenez, 30.323.780 jarraitzaile ditu une honetan Eminemek eta 30.142.002 ditu "Born This Way" kantuaren egileak. Honen ostean kokatzen da Michael Jackson. Azken honek 29.888.763 zale ditu.

Komunikabide ezberdinek zabaldu dute Eminemen arrakastaren albistea, orain arte musikari bakar batek ez baitu horrelako markarik lortu.