Iritsi da Internet Explorer 9
Nobedadez beteta dator nabigatzaile honen bertsio berria.
Microsoften nabigatzaile berria prest dago. Konpainia honek agiri baten bidez jakitera eman duenez, eskuragarri dago jada Internet Explorer 9.
Hamabi hilabetetan frogak egiten aritu ostean, lau egun barru helduko da behin betiko bertsioa.
Nobedade asko ditu, besteak beste, erabiltzaileen pribatutasuna hobetuko du eta gainera bideoen erreprodukzioak azkartzeko sistema berriak izango ditu.